2009/07/05

Eguzki eta izar...

...berdinen azpian...

Inoiz pentsatu duzue gure eta gugandik oso urrun bizi direnen arteko ezberdintasunenetan?

Telebista piztu eta gugandik milaka kilometroetara bizitzen direnen bizitza ikus dezakegu, basoetan, sabanetan, oihanetan... haien etxeak lokatzezkoak dira batzutan, beste batzuetan egurrezkoak, hostoz egindakoak... ez dute argirik, gasik, telebistarik, mugikorrik, internet zer den ere ez dakite... Ez dute sukalderik... haiek egiten dute sua behar duten guztietan, laguntzarik gabe...

Lehenengo munduko gizakiok, ezin gara argirik gabe bizi, elektrizitaterik gabe, gure bizitza aurrerapen teknologikoz beterik dago... beti kexaka gabiltza: hau nahi dut, hau falta zait, hau ez zait gustatzen, honek nik bahino gehiago dauka, honena nirea baino hobea da... BIZIOAK

Dokumentalak ikusten ditugunean, aho zabalik geratzen gara, gure mundu berberan hain gauza gutxierekin bizi den jendea bizi da? Ez dute ezer, haiek egiten dituzte euren etxeak, haien eskuekin, haien eskuekin ere lortzen dute janaria, ez dakite dirua zer den, animaliekin eta janariarekin egiten dituzte trukaketak... Bitartean, guk, gerrak egiten ditugu, diruagatik, petroleoagatik... liskarrak egoten dira gure artean, botereak agintzen du...

Ondo etorriko litzaiguke tribu horietako batekin egun batzuk igarotzea, eta ikustea zein gauza gitxirekin bizi gaitezkeen... honi esker benetan zerk duen garrantzia ikusiko genuke, batez ere, elkar laguntzen ikasiko genuke...

Gaur, haiengatik idazten dut sarrera hau, benetan inbidia diedalako, hain gutxirekin konformatuz... Haien kultura oso ezberdina da, ohitura oso ezberdinak dituzte, oso krudelak askotan, baina euren historia da...

Guretzat astakeria izan daiteke haien aurpegia hezurrekin zulatzen dutenean... baina zer pentsatuko dute haiek, hemengo gudei buruz
? Hori bai hori, astakeria...

2009/07/04

Pertsona bat maitatzeko...

... geure burua maitatzen jakin behar dugu lehenengo...

Maitemintzen garenean itsutu egiten gara, beste pertsonaren alde onak saiatzen gara ikusten, gustatzen ez zaigun zerbait egiten duenean, bere gauza onekin eztaltzen saiatzen gara, baina... zuzena da hori egitea?

Inor ez da perfektua, baina jakin behar dugu non dagoen muga, hutsegiteak barkatu daitezke, behin, birritan, hiruta, lautan... baina egunero haserraldiak baldin badaude, zentzugabeko haserraldiak gainera, nekatu egiten gara, edo hobeto esanda, nekatu beharko ginateke...

Nahiz eta pertsona bat maitatu, gure bizitzarako egokia baldin baden pentsatu behar dugu, harreman horrek zelako eragina duen gugan eta gure inguruan... Pertsona bat maitatzea ez da nahikoa, errespetua oso garrantzitsua da, errespetua eta konfiantza, hauek ez baditugu, akabo harremana, nahiz eta elkarrekin jarraitu...