2010/04/28

Badakit urruti zu sentitu arren...

...sarri oroitzen zarela...

Zein zaila da pertsona bat ahaztea, zenbat kostatzen den gure bizitzako orrialde bat pasatzea, eta zein erraza da berriro erortzea. Batzutan, denbora bat pasa denean guztiz osaturik gaudela pentsatzen dugu, jada ez dugu hainbeste pertsona horretan pentsatzen, ez gara mugikorraren hain zain egoten, paso egiten dugu ordenagailuaz... "Bazen garaia, lortu dut!" pentsatzen dugu, baina... gutxien espero dugunean, hor agertzen da, gure aurrean. Ez du zertan aurrez aurrez izan, dei batek, elkarrizketa batek, hilabetetan eraikitzen saiatu garena goitik bera puxkatu dezake...

Eta orain? Berriro hastera... ala... ez?

Denborak esango du...

2010/03/03

Mendira igo ta ikusi...

...lagunekin ederragoa den mundua...

Badira ia lau hilabete joan zinenetik, ez dakizu zenbat somatzen dugun zure falta... astean zehar zer edo zer hartzeko geratzen garenean, larunbatetan Bilbora joaten garenean, igandetan partiduak ikustera jaisten garenean... Ihauterietan, gabonetan, zubietan...

Gure bizitza ez da gauza bera zu gabe, zure irrien falta, zure bapateko txorakerien falta... asko igartzen da.

Gutxi falta da zu ikusteko, hilabete bat bakarrik. Zu ikusi gabe daramatzagun lau hilabetekin alderatuta ez da ezer, baina oraindik 34 egun falta dira... Hemen astetxo bat eman ondoren, berriz bueltatuko zara hilabete hauetan zure bizitza izan denera, eta gu, hemen egongo gara, zu itxaroten...

Momentu asko izan dira elkarrekin igaro ditugunak: Ordu amaigabeak autobusetan egun gutxi batzuk beste toki batean igarotzeko, oporretan, partidu batean, kontzertu batean... Ordu amaigabeak ibili eta ibili, pixka bat deskantzatzeko eta berriz ere ibiltzen hasteko, ordu amaigabeak ditxozosko mendi puta hori igotzeko (Sí "Bruto", me he quedado con tu cara!!!) ondoren arantzaz beterik jaisteko, gure ondoan bidetxo zoragarri bat zegoenean... Aiiii... eta ia ito ginenean? Bai, goazen hemendik, hondartzaren beste aldean dagoena Guriezo izan behar du!! Begira horiek, qué pringaos, ez dakite hemendik arinago heltzen garela Guriezora... Baiiiii... bai bai jajaja zalantza barik... Bide horretatik arinago heltzen ginen bai, baina itsas hondora!!! Hori bai, motxilak sorbaldan, kamara poltxikoetan... genituelarik... zelako momentua, beti esan dut, eta esango dut, dena emango nukeela irudi horiek ikusteagatik...

Eta Biazterin? Inoiz baino gehiago iraun duten litroekin? Gu han, parkean, batek daki gaueko ze orduetan, etxean abisatu barik... nire aita iluntasunetik agertu zenean... Eta ikastolan birziklatzeko papera botatzera joan ginenean? Gutxigatik ez zintugun galdu!! Decapitación, a lo Robespierre!

Aiiiii... zenbat momentu elkarrekin bizi ditugunak... guztiak kontatzen hasiko banintz egunak behar izango nituzke... Espero dut apirileko azken astean edo maiatzeko lehenengoan berriro hemen gurekin egotea... asko gogoratzen gara zurekin, benetan, gurekin behar zaitugu! Oso gogorra da, gainera lau bakarrik izanda, bat faltatzea...

Beno, agurtzeko oedua heldu da, jakin ezazu ez zaitugula inoiz ahaztu (hilda zagoela ematen du jajajaja) eta zu bueltatzeko amorratzen gaudela. Pertsonak joaten direnean konturatzen gara zenbat maite ditugun... Bueltatu, eta ez zaitez inoiz gehiago horrela joan!! :p

Maite zaitugu

Maite zaitut

P.D. Cuando estás embarazada te baja la regla???

2010/02/14

Behin esan zenidan, arrazoi zenuen...

... aro bakoitza ahaztezina dela...

Izango naiz une berrien zain, aro berria da...

Egunak, gauak, hilabeteak pasatu dira... Hainbeste denbora lagun gisa maite ninduzula esan zenuenetik... Hasieran ez nuen sinestu, ez nuen sinestu nahi, baina azkenean, hortik aurrera eduki zenuen jokabideagatik egia zela pentsatu nuen...

Gaur, hiru hilabete geroago, gezur hutsa zela esan didazu, beti maite izan nauzula, baina onena zela biontzat hori esatea... Aro berria hasi behar genuela esan zenidan, eta halaxe egin dut, kostatu zait, baina aurrerapausoa egitea lortu dut. Inoiz ez zaitut nire burutik atera, baina azkenean lortu dut zu gabe beste pausu bat ematea... Badakizu inoiz ez dizudala gezurrik esan, azalpenak eman dizkizut, eman behar ez nizkizunean ere... Baina badakizu, beti izan naiz zintzoa, eta onena, gauzak argi esatea da.

Badakit mindu zaitudala, badakit ez zenuela espero... Ulertu dut zure jokabidea, oso gustora hitz egin dut zurekin, hiru urtetan izan dugun elkarrizketarik zintzoena izan da. Elkarrizketa polita iruditu zait, behar genuen horrelako elkarrizketa izatea, baina gaur, inoiz baino mindutagoa nago... Zergatik ez zenidan aitortu, aurrekoan esandakoa, lagun gisa maite ninduzula, gezurra zela? Zergatik ez didazu lehenago esan denbora daramazula gaizki pasatzen? Horrelako gauzak jakiteko eskubide osoa dudala deritzot, nik beti esan dizut zelan sentitu naizen... Orain, berandu da. Aurrerapausoa emanda dago, eta ez dago atzera buelatik.

Erabakia hartuta dago: Amaitu da, betiko. Zenbatetan saiatu gara betiko amaitzen? Ez zegoen amaituta? Ez dut ezer ulertzen... zer aldatuko da hemendik aurrera? Zure telefono zenbakia ezabatzeko esan didazu. Ez dut egingo, gainera, buruz dakit lehenengo egunetik... Nik, nirea ez ezabatzeko eskatu dizut, baina aspaldi ezabatu zenuela erantzun didazu... Zuk ere buruz dakizu... Horregatik jarraitu duzu deitzen, gutxiago, egia da, baina astero ikusi dut zure izena nire mugikorrak jotzen zuenean... Ikusita dago, telefono zenbakia ezabatzeak ez du ezer konpontzen...

Gehiago deituko ez dizazula esan didazu, nire ahotsa entzuteak minduko zaituela... Egia da, hori izango litzateke erabakirik zuzenena... Beteko al duzu zure hitza oraingoan? Onena izango litzateke, bai, baina ez dut pentsatu nahi ez dudala zure ahotsa berriro entzungo...

...aro berria da... Hala dio Kautaren kantak... hala esan didazu zuk... aro berria al da? Denborak esango du...