2009/08/05

Arima gora doa...

... gorpua utzita zerura...

Beno, gai zaila gaurkoa... heriotza hain hurbil ikusten dugunean hainbat gauzetan hasten gara pentsatzen... Zergatik heriotzak pertsona konkretu batzuk aukeratzen dituen, eta abar...

Askotan esan dut, hobe dela edozein adinatan bapatean hitzea, gaixotasunak sufritu baino... Gaixotasuna heltzen denean dena aldatzen da, pertsonaren eta bere ingurukoen bizimodua, etapa berriak: sufrimendua, tratamenduak... Orain txarto, orain ondo, berriro txarto... eta azkenean, agur esan behar...

Bizitzako momentu guztiak disfrutatu behar ditugu, beranduegi izan baino lehen, edozeini tokatu ahal zaio, beraz, aprobetxatu denbora, eta ongi tratatu gehien maite ditugunak...

Agur andereño :)

2009/08/01

Zer da zure ilusioez gaurkoan...?

Galdera handiegia esaldi sinple baterako...

Batzutan, konturatu orduko, geure burua kristolako saltsatan ikusten dugu sartuta, guztioi pasatu zaigu, edo pasatuko zaigu, ba al dago hau ekiditeko erarik?

Gauza txikiekin hasten gara, denbora aurrera doa, korapiloa handituz doa... Erabaki bat hartzera behartuta gaude, baina nola eman korapiloa askatuko duen pausua...

Erraza da esatea, erraz ikusten dira gauzak kanpotik, baina batzutan barruan daudenek ere ikusten dute konponbidea ez dela hain zaila. Bizitza honetan ausart jokatu behar dugu, gugatik eta gure inguruan daudenengatik...

Ilusioak sortzen dira, baina ilusio horietaz gozatzeko hainbat oztopo ditugunean, ilusio hori tortura bihurtu daiteke, bihotza garunaren kontra... Bihotza eta garuna, biak gorputz berdinean, baina hain ezberdinak... Batek baietz, besteak ezetz... zeinek dauka arrazoia? Bien arteko balantza bat egin behar da eta orduan bai, erabaki bat hartu... Edo bihotzari kasu egin, lehendik buruarekin akordio batera helduz...

Besteengan pentsatzea ondo dago, baina norbera da garrantzitsuena, azken finean, gure bizitza da eta gu gara gure bizitzaren oinarria. Erabakiak guztiongan pentsatzen hartu behar ditugu, baina batez ere gugan pentsatzen... Zer edo zer erabakitzen dugunean beste bati mina ez emateko... ondo sentitzen al gara geure buruarekin? Hobe da momentu oro egia esatea, nahiz eta askotan honen erruz min handia sortuko dugun, baina hobe da min gehiago egin baino lehen gauzak ondo uztea, pasatzen uzten badugu, elur bola handituz joango da... eta azkenean harrapatu egingo gaitu, gu eta gure ingurukoak...

Zaila da hainbat erabaki hartzea, batez ere urte askotan zehar modu konkretu batean bizi izan bagara, baina dena amaitu egiten da lehenago edo beranduago, eta onena momentu egokian etetea da, osterantzean arazoak izango ditugu, eta min gehiago sortuko dugu...

Animo potxolo, zuk badakizu zein den bidea, eta saiatuz gero lortuko duzu, ziur nago :)