2009/11/30

Isiltzen banaiz ez da hitzik ez dudalako...

...momentu asko hautsi ditut dagoenerako...

Berriro ere egoera bera, berriro ere beste eztabaida bat, berriro ere goibel... Noiz amaituko ote da zorigaitzeko egoera hau...?

Denbora asko pasatu da dena hasi zenetik, denetik gertatu da, baina bada denbora gertaera onik gabe, dena da txarra, egunero istiluak, gauza bategatik ez bada, besteagatik... eta egia esan, nekatzen hasi naiz...

Isilik mantentzeko garaia heldu dela deritzot...

2009/11/14

Egutegiko orriak aurpegiratu dit...

...zenbat gau pasatu dudan itzarrik, zu ez zaudenetik...

Denbora aurerra doa, egunak pasatzen doaz, baina sentimenduak benetakoak izan direnean zaila egiten da ahaztea. Istorio bat amaitu ondoren beti nahi izaten dugu harreman ona mantentzea, elkarrekin hitz egiteari ez uztea, baina gomendagarria al da distantzia apur bat ez uztea? Denbora pixka bat ematea? Ondo dago ondo eramatea, baina istorioa amaitu ondoren deiak jasotzerakoan, edozein gauza entzuterakoan zaila da itxaropenik ez piztea. Gauzak nahastu daitezke, esaldiak, jarrerak... gaizki uler daitezke...

Askotan badakigu ez dugula ondo jokatzen, gugatik, geuri buruari ematen diogu min gehien, baina ez gara gai gure jarrera aldatzeko, nahiz eta bere momentuan erabaki egokia hartu, bai, erabakia egokia izan zen, baina egokia dena, guretzat ona dena, ez da beti guk nahi duguna... Nahiz eta jakin azken finean ez zegoela aukera hoberik...

Denbora pasatu ahala hobeto sentzitzen gara, bure bizitza berregiten saiatzen gara, batzutan, lortu dugula ere pentsatzen dugu, baina orduan, edozein txikikeriagatik konturatzen gara okergaudela, ez gaudela ondo, baina tira, denborak dena sendatzen du, hala diote behitzat...